100 bat lagun batuta, Lantziegoko jaian

Anboto 2016ko mai. 27a, 10:25
Garaitarrak Lantziegon, talde argazkia

Garai eta Lantziegoko (Araba) hainbat herritarrek egunpasa egin zuten elkarrekin zapatuan, herri bien arteko hartueman hori sendotzeko asmoz. Garaitik 40 herritar inguru animatu ziren txango berezira, eta denetara, 100 bat lagun batu ziren ospakizunean.

Goizean goiz irten ziren garaitarrak, eta eguzkia sartu arte ez ziren etxera bueltatu. Bazkaria eta erromeria izan zituzten, besteak beste.

Garai eta Lantziegoko hartuemana aspalditik dator, eta 2013tik senide dira ofizialki.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!