Madrileko disenatzaile baten arropak ikusgai

Anboto 2016ko mai. 6a, 12:16

Garaiko landetxeak Showroom bat antolatu du egunotan, Madrileko diseinatzaile baten arropak ikusi eta erosteko aukera emateko.

Atzo zabaldu zuten erakusketa, eta hilaren 11ra arte bisitatu ahal izango da, 12:00etatik 19:00etara bitartean. Azaldu dutenez, doakoa da bisita.

Dagoeneko hirugarren edizioa da, eta landetxekoek “zerbait desberdina” egiteko gogoz antolatzen dute. Durangaldetik jende ugari joan izan dela esan dute, eta egun hauetan, Durangaldetik kanpoko jendea ere joatea espero dute.

Madrildik arropak bidali dizkiete, eta erakusketan Italiatik etorritako jantziak ere egongo dira eskura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!