Nesken paleta partiduak ikusgai, zapatuan, Garaiko pilotalekuan

Anboto 2015ko urr. 9a, 09:43
Itsaso Pradera mallabiarra izango da jaialdiko protagonistetako bat.

Garaiko aurtengo jaietako pilota jaialdia ezin izan zuten jokatu, euriaren eraginez. Horregatik, jaialdia zapatu honetan egitea pentsatu dute Trumoitte kultur elkarteak eta udalak. Tartean, nesken paleta partiduak ikusi ahal izango dira.


Pilota partiduak 17:30ean hasiko dira, eta lehenengoan, umeek parte hartuko dute. Bigarrenean jokatuko dute neskek, paletaz; MPB zirkuituaren baitako neurketa izango da. Alde batetik, Goikoetxea eta Agirre egongo dira, eta bestetik, Pradera eta Isasmendi.

Amaitzeko, mutil bi arituko dira buruz-buru, biak ere abadiñarrak, gainera. Asier Aspuru eta Aitor Arabiourrutia izango dira, afizionatu mailan dabiltzan pilotariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!