Domekan landare eta lorezaintza azoka egingo dute hirugarrenez, Garain

Anboto 2015ko api. 13a, 18:30

Apirilaren 19an, III. Landare eta Lorezaintza Azoka egingo dute Garain, udalak, Trumoitte kultur elkarteak eta Urkiola landa garapen elkarteak antolatuta. Goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean, landareekin eta lorezaintzagaz lotutako hogei bat postu ipiniko dituzte herrigunean. Mota askotako landareak eta lanerako tresnak egongo dira ikusgai, besteak beste. Gainera, ogia, gazta eta sagardoa zein txakolina ere salduko dituzte hiru postutan.


Bestalde, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak berbaldia emango du 11:00etan, eta ortuko zein lorategiko beharrerako aholkuak eskainiko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!