Garaiko mediku kontsulta kendu egingo dute urtarriletik aurrera

Anboto 2014ko abe. 18a, 14:45

Medikua ez da Garaiko kontsultategira gehiago etorriko. Abisu hori jaso dute udalean Osakidetzaren partetik, zerbitzua sobera dagoela arrazoituta. Garaitarrek Berrizen daukate medikua, baina zita eskatuz gero, Garain egin ahal zuten kontsulta, astean birritan.

Gontzal Sarrigoitia alkateak azaldu duenez, herritar askok Berrizera bajatzeko ohitura hartu dute, eta azken urtean medikua ia etorri ere ez da egin herrira. Baina Sarrigoitiak murrizketa gisa ikusi du Osakidetzaren erabakia. Ondorioz, urtarriletik aurrera Berrizera jo beharko dute garaitar guztiek. Hala ere, medikua etxera joateko zerbitzuak martxan jarraituko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!