Zabaldu dituzte Garaikoa landetxea eta Aboiz hotela

Anboto 2014ko abu. 28a, 09:24

Martxan daude Garaiko ostatu berriak. Sakristauaren etxea Garaikoa landetxea da gaur egun, eta Arroitabeiti baserria Aboiz jatetxe eta hotela. Ostalaritza arloko eskaintza berri hauekin, herriko turismoak bultzada jasoko du.

 

Garaikoa zabaltzeko, gotzaindegiak alokatuta hartu dute sakristauaren etxea. Basque Eusk egitasmokoak dira arduradunak; diasporako euskaldunekin ibilbide turistikoak egiten dituzte, eta erreferentzia puntu lez erabiliko dute landetxea. Baina edozeinek joan ahalko du bertan lo egitera, erabilera zabalekoa da eta. Zortzi logela dauzkate prest Garaikoan.

Bestetik, Aboiz jatetxe eta hotela jaso dituen Arroitabeiti baserria ezaguna da Durangaldean, urtetan atzera animaliak osatzeko zentroa egon zelako bertan, zoologiko lez ere ezaguna izan zena. Otordu eta ospakizun handiak egiteko prestatu dute baserria, eta bertan lo egiteko aukera ere egongo da. Zazpi gela daude erabilgarri, arduradunek azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!