Garaiko udaletxean Espainiako bandera ipini behar izan dute. Beste hainbat udaletara antzera, Garaikora ere bandera hori ipintzeko agindua heldu zen, eta azkenean eskegi behar izan dute. Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi du birritan heldu zaiela agindua. Lehenengoa iaz izan zen, eta ipintzen ez zela ikusita, beste agindu bat bidali dute aurten gobernutik. Oraingo horretan argazki eta guzti, legea bete ez zela argudiatzeko.
Espainiarra bakarrik ez
Joan zen astean ipini zuten bandera espainiarra udaletxeko balkoian. Bere alboan, Garaiko bandera, Ikurriña eta Europakoa ere bai. Sarrigoitia alkateak azaldu du gobernuaren ordezkaritzara argazki bat bidaliko dutela bueltan, testu batez lagunduta.