Emakume artisten lanak bistaratu gura ditu udalak

Markel Onaindia 2017ko urt. 24a, 10:20

Martxoaren 8ko egunaren harira, herriko emakume artisten erakusketa antolatuko du Elorrioko Udalak. Hain zuzen ere, emakume horien lanak bistaratzea edo ezagutzera ematea da proiektuaren helburua.

Horretarako, parte hartzeko deialdia egin du udalak, eta urtarrilaren 31ra arte egongo da izena emateko epea, udal arduradunek prentsa oharrean azaldu dutenez.

Elorriokoa izatea edo bertan bizitzea, hori da bete beharreko baldintza. Parte hartu gura duten emakumeek elorriokultura@gmail.com helbidera idatzi behar dute, curriculuma zein artelanen argazkiak gehituta.

Behin lanak jasota, epaimahai batek aztertuko ditu, eta bertan erabakiko dute zein artelanek osatuko duten erakusketa, martxoaren 8ko ekitaldien bueltan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!