Elorrioko oroigarria aukeratzeko lehiaketa antolatu dute

Anboto 2016ko abu. 7a, 10:01

Elorrioko Udalak Elorrioko aztarnak izeneko lehiaketa antolatu du. Udal arduradunek azaldu dutenez, lehiaketaren helburua Elorrioko oroigarri edo souvenir-a aukeratzea da.

Oroigarri irabazleak turismo bulegoan eta herriko dendatan salduko dituzte. Hori horrela, herrira datozen bisitariek herriko ondare kultural, paisajistiko, industrialaren erakusgarri bat etxera eramateko aukera izango dute, urteetako eskaria asetzeko. Deialdia Euskal Herriko artisauei zuzendu diete. Lanak urriaren 31ra arte aurkeztu daitezke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!