Parapente kontzentrazioa egingo dute asteburuan Udalatxen

Anboto 2016ko uzt. 28a, 16:12

Elorrioko Larrano parapente taldeak kontzentrazioa antolatu du zapaturako Udalatxen. Eguraldiaren arabera domekara atzeratu dezaketela azaldu dute antolatzaileek.

12:00etan jarri dute hitzordua plazan. Handik Udalaitzeko minetako, aireratze gunera,  joango dira. Lurreratze gunea berriz, Igurian eta San Antonen jarri dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, 32 pilotorentzako lekua egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!