Euskal Herriko 15 xake talde Elorrioko torneoan

Anboto 2016ko eka. 23a, 10:19

Udako egunak xakea kalera eta jendartera ateratzeko erabiltzen ditu Elorrioko Zaldi Baltza taldeak. Oraintsu gaztetxoentzako lehiaketa bat antolatu du udaletxeko arkupeetan. Zapatu honetan ere toki berean batuko dira. Oraingoan partida azkarren xake txapelketa prestatu dute.

16:00etatik 20:00etara 15 xake talde lehiatuko dira. Gehienak Bizkaiatik datoz eta tartean Durangaldekoak daude: Zaldi Baltza, Mendraka, Zornotza eta Abadiño. Gipuzkoatik Eibar eta Azkoitiako taldeek parte hartuko dute. Parte hartzaileen zerrenda Nafarroako (Burlada) eta Kantabriako (Castro) talde banak osatuko dute. Talde bakoitzak partida bana jokatuko dute beste denen aurka.

Elorrioko Udala, Iturrizoro elkartea eta Mendraka upategia ekimeneko laguntzaileak dira

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!