Argiñetan erreplika bat lapurtu dute asteon

Anboto 2016ko mai. 5a, 10:04

Argiñetako nekropolian, hilarri baten erreplika lapurtu dute asteon, eta udalak ekintza salatu du. Antza denez, Zenitako bizilagun baten ahotik jaso zuten informazioa, eta udaltzainek lapurreta egiaztatu zuten martitzenean. Argiñetakoa, “erkidegoko hileta-monumentuen artean garrantzitsuenetarikoa” dela gogoratu du udalak.

Erreplika izan arren, lapurretari garrantzia eman dio Idoia Buruaga alkateak, eta herritarren aurkako lapurreta dela dio: “Argiñetako nekropolia Elorrion eta Bizkaia osoan dugun altxor nagusienetarikoa da, beraz guztion ardura da hura ondo zaintzea”.

Euskal Herrian, Goi Erdi Aroko hilobi eta hilarri kopuru handiena dagoen gunea da Argiñetakoa. Baselizan hamahiru hilarri daude, eta kanpoan bost, interes handikoenak. Horietako batean egin dute lapurreta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!