29 elorriar Saharako kanpamenduetan egon dira

Anboto 2016ko api. 12a, 12:00

Institutukoak eta Uriarte zinegotzia joan dira Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara

29 elorriar Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan (Aljeria) egon dira. Institutuko kideak eta Aratxu Uriarte udaleko ordezkaria joan dira bidaian. babesa erakutsi die: “Saharar herriak munduari erakutsi dion gauzarik hoberena da esperantza eta duintasuna direla galdu beharreko azken gauzak”.

Uholdeek eragindako kalteak konpontzen lagundu dute, eta eskola materiala zein jolasak Amgala herriko hiru ikastetxetan banatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!