Elorrioko Udalak salaketa ipiniko du Zumelegi errekan egondako isurketagatik

Anboto 2016ko ots. 2a, 12:41

Atzo arratsaldeko isurketa industrialde inguruan egin zutela uste dute, baina udal arduradunek ez dakite zehazki non izan zen. Hiru ordu iraun zuen isuriak, eta minutuko 60 litro gasolio isurtzeraino heldu ziren, une gorenean.

Suhiltzaileak eta uraren azterketa egiteko Ipar-Urako teknikariak hurreratu ziren bertara, baina ez zuten lortu isuria nondik zetorren zehazki jakitea. Iluntzean zehar, erreka inguruetan nabaria izan zen usaina.

Idoia Buruaga alkatea Durangoko komisaldegira joan da salaketa jartzeko asmoz. "Onartezina da herriko erreka zabortegi modura erabiltzea, eta udalak eskura dituen baliabide guztiak martxan jarriko ditu horren erantzulea topatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!