Pertsona bat hil da Elorrion, auto batek harrapatu eta gero

Anboto 2015ko aza. 26a, 09:38

Goizeko 08:45ean jazo da ezbeharra Elorrion, N636 errepidean, Durangorako noranzkoan. Auto batek pertsona bat harrapatu du, eta larri zauritu du. Anbulantzia bertaratu arren, harrapatutako pertsona hil egin da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 77 urteko elorriarra da hildako gizona.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!