'Emakumeak eta kirola' gai hartuta, asanblada irekia egingo du gaur Elorrioko Txoko Feministak

Anboto 2015ko aza. 12a, 12:19
Elorrioko futbol taldeko neskak, gol bat ospatzen (Argazkia: Maialen Zuazubiskar)

Ateneoan 18:00etan da hitzordua. Ikasturte honetarako plangintza eratzen dabil Txoko Feminista, eta hainbat gairen artean, kirolean emakumeek duten parte-hartzearen inguruan proposamen bat dauka esku artean. Planteamendu hori konpartitu eta Elorrioko emakumeen ekarpenak jaso gura dituzte gaurko batzarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!