'Game Over' dokumentala emango dute Iturrin

Anboto 2015ko aza. 16a, 09:00

Alba Sotorra zuzendariaren dokumentala emango dute, azaroaren 18an, Elorrioko Hilean Behin zikloaren barruan. Game Over du filmak izenburua, eta Docs Barcelona jaialdian talentu berrien saria jaso du.

Eguaztenean, 19:30ean, Elorrioko Iturri kultur etxean izango da emanaldia, eta doako sarrera edukiko du.
Gerra simulazioko bideo-jokoekin obsesionatuta bizi den 24 urteko Djalal izeneko mutila da dokumentalaren protagonista. Afganistanen frankotiratzaile ibili eta gero, etxera bueltatu berri dena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!