Elorrion pediatra berria elebiduna izateko eskariak egitera deitu du Aitor Montes medikuak

Anboto 2015ko aza. 3a, 11:15
Aitor Montes medikua, Durangon.

INFO7 irratian atera du gaia osasungintzan euskara bultzatu gura duen Berdin elkarteko medikuak. Laster hartuko du erretiroa urteetan Elorrioko pediatra izan denak. Osakidetza legez pediatra elebidun bat ekartzera derrigortuta badago ere, Aitor Montesek dio ez dela hain erraza: Elorriora joan nahi duen pediatra elebidunik ez balego, behin-behinean pediatra erdalduna bidal dezakete. Horregatik, elorriarrek horrekiko kontzientzia eduki eta pediatra elebiduna exijitu beharko luketela uste du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!