Bizikleta zalearen erorikoa asmo txarrez eragindakoa izan zen zalantza dago

Anboto 2015ko urr. 31a, 16:43

Orain egun batzuk bizikleta zale bat erori egin zen Kanpazar-Iguria (Elorrioko auzoa) mendi bidean kable baten erruz. Baina oraindik argitu gabeko duda bat dago: Norbaitek uste txarrez ipinitako kablea zen ala han denbora zeramana ganaduaren joan-etorriak eragozteko?

Ertzaintzako iturriek diote erorikoa izan duen izen-abizen eta adin bereko elorriar bat ertzainetan izan zela atzo, baina ez dute bisita horren gaineko informazio gehiago ez zuelako salaketarik jarri. Atzo sare sozialetan eta WhatsApp-ean bolo-bolo zabaldu zen tarte hartan harretaz ibiltzeko gomendatzen zuen mezua. Erorikoa gertatu zen, baina garbi ez dagoena da norbaitek asmo txarrez eragindakoa izan zen edo ez. Elorrioko Bizikleta Elkarteko kideei galdetuta, oraindik ezin dute ezer konfirmatu. Alde bietako iritziak entzun dituztela azaldu dute eta kontua ez dago argi. Batzuk baietz diote, norbaitek uste txarrez jarria zela. Beste batzuek, berriz, kable hori aspalditik han zegoela segurtatzen dute; sasoi batean ganaduaren joan-etorriak eragozteko jarritako kablea zela eta, ondorioz, ez zela beren beregi inor kaltetzeko jarritakoa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!