'The mulberry house' dokumentala, Elorrion

Anboto 2015ko urr. 12a, 12:09

Eguazten honetan, urriak 14, 19:30ean, izango da Elorrioko Hilean Behin dokumental zikloaren urriko emanaldia. Udaberri Arabiarraren iraultza berbagai duen The mulberry house filma eskainiko dute. Yemen, Erresuma Batua, Siria, Egipto, eta Arabiar Emirerri Batuen 2013. urteko ekoizpena da.


Sara izeneko emakumea protagonista duen istorioa da The mulberry house. Sarak 30 urte ditu; aita yemendarra du, eta ama eskoziarra. Hamazazpi urte bete arte, Yemenen bizi da Sara. Jaioterrian deseroso sentitzen dela-eta, Eskoziara alde egingo du, amaren bizilekura. Hamar urte geroago, hogeita zazpi urtegaz, sorterrira bueltan, utzi zuenagaz zerikusirik ez duen herrialde bat topatuko du Sarak: Udaberri Arabiarraren iraultzan murgilduta dagoen herrialdea.

Zinemagintza ikasketak Edinburgoko Arte eskolan egin zituen Sara Ishaq yemendar gazteak zuzenduriko lana da The mulberry house.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!