Elorrioko senegaldarrek euren kultura partekatzeko jaia egingo dute

Anboto 2015ko ira. 24a, 10:49

Senegaldarren elkarteak Haware izeneko jaialdia antolatu du zapaturako, euren “kulturaren zati txiki bat” herritarrekin partekatu guran. Izan ere, euren gastronomia ezagutzeko aukera emango dute, 13:00etatik aurrera, frontoian burutuko den ekintzan. Besteak beste, couscousa, arraina eta edatekoak eskainiko dituzte.

Plater bakoitza bost euroren truke hartu ahalko da, eta edaria euro batean.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte eguerdipasa elkarrekin egitera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!