Hildako mendizaleak oroituko dituzte domekan, Betsaiden

Anboto 2015ko ira. 17a, 11:43

Domeka honetan, Oroitzapen Eguna burutuko da Betsaiden, hildako nendizaleak oroitzeko helburuz antolatzen den ekitaldia, hain zuzen ere. Erdella Mendizale Taldeak antolatzen du, Arrasateko eta Aramaioko taldeekin batera, eta, aurten, elorriarrei tokatu zaie ekintzak koordinatzea. Goizeko 08:30ean ipini dute mendira joateko hitzordua, plazan.


Tontorrera ailegatu, eta txistulariek eta txalapartariek girotuko dute harrera, 10:30ean. 11:00etan, meza egongo da, eta, 11:30ean, Euskal Mendi Federazioko presidenteak berbaldia emango du. 11:45ean, Gurutze Gorriak mendiko erreskate baten simulazioa egingo du, eta ostean, 12:00etan, dantzarien eta txistularien saioa etorriko da. Antolatzaileek azaldu dutenez, txosna ipiniko dute, jatekoagaz eta edatekoagaz.
Bestalde, hurrengo domekan egingo da Elorrioko XX. Bira, hau ere Erdellaren eskutik. 07:30ean hasiko da ibilbide luzea, eta 09:00etan txikia. Aurretik ere eman ahal da izena, 675 713 7 08 telefonora deituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!