Kamioi bat irauli da Elorrion, San Agustinen

Anboto 2015ko ira. 17a, 10:57

Errepide nagusia eta saihesbidea batzen diren lekuan jazo da istripua, 10:10ean. Gidariak zauri arinak izan ditu, eta Galdakaoko ospitalera eroan dutela jakinarazi du Ertzaintzak. Trafikoa desbideratu egin dute eta ez da auto pilaketarik izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!