Pikadero filmearen Teaserra sarean ikusgai

Anboto 2015ko ira. 3a, 10:52

Ben Sharrock eskoziarrak zuzendu eta Irune Gurtubai elorriarrak ekoitzitako filma da Pikadero. Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga ditu protagonista nagusi eta Donostiako Zinemaldian, Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da.

Sharrockek eta Gurtubaik hainbat filme egin dituzte elkarlanean, eta baita sariak jaso ere. 2012an, The Zealot filmagaz saria jaso zuten Lekeitioko Zine Bileran, eta Patata Tortilla lanagaz, berriz, BAFTA sari bi lortu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!