Enplegu bilaketa eta autodefentsa, Emakume Eskolako ikastaroetan

Anboto 2015ko ira. 2a, 09:16

Elorrioko Emakume Eskolak ikastaro bitan izena emateko aukera eskaini du. Tailer bi eskainiko dituzte udazkenean: enplegurako motibazioa eta lan bilaketa, eta autodefentsa feminista.

Alde batetik, enplegurako motibazio eta lan bilaketa tailerra izango da irailaren 21etik aurrera. Olga Bayón irakasleagaz, lan-merkatuan emakumeek bizi duten egoeraz hausnartzeaz gainera, tresna pertsonalak eta autoenplegurako teknikak landuko dituzte. Bestalde, autodefentsa feminista ikastaroan Maitena Monroygaz egunerokotasunean gertatzen diren erasoei erantzuteko eta buelta emateko mekanismoak eta jokaerak landuko dituzte urriaren 17an. www.elorrio.net webgunean izena eman daiteke ikastaroa hasi baino bost egun lehenagora arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!