Afariagaz hasiko dituzte Argiñetako Kofradi jaiak

Anboto 2015ko uzt. 31a, 10:37
Iazko irudi bat

Jai giroan sartuko dira gaur Argiñeta auzoan. Afaltzeko elkartuko dira 20:30ean, eta, ondoren, Dantzadi taldeagaz erromeri doinuek jantziko dute gaua. Abuztuaren 3ra bitartean hainbat ekitaldi izango dituzte Argiñetan.

Meza izango dute bihar, 12:30ean, eta, eguerdian kofradi bazkaria egingo dute. Auzoko trikitilariek girotuko dute arratsaldea. 

Afaltzeko hitzordua 20:30ean ipini dute, eta, 22:30ean, erromeria hasiko da Kaixo plaza-taldearen eskutik. Bolo txapelketa (izen ematea 20 euro izango dira) ere hasiko da 23:30ean. 400 euro, txapela eta garaikurra lortuko  ditu irabazleak; 200 euro eta garaikurra bigarrenak, eta, 100 euro eta garaikurra hirugarrenak.

Bertso saioa

Eliza ospakizuna izango da domekan 12:30ean —baita astelehenean ere—, eta, 18:30ean, Itziar Gamero kontu kontalariak jardungo du. Afaltzeko hitzordua egin dute domekarako ere, eta, 22:00etan, bertso saioa hasiko da. Bertan jardungo dute Eneko Abasolo 'Abarkas'ek, Onintza Enbeitak eta Beñat Ugartetxeak.

 

Astelehenerako paella jana antolatu dute Argiñetan. Paella, solomoa piper gorriekin, gazta edo fruta, kafea eta txupitoa eskainiko dute antolatzaileek. Txartelak salgai daude 20 euroan. Afalosteko giroa DJ Alexek berotuko du, 22:30ean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!