San Inazio eguna ospatuko dute Kanpazarren

Anboto 2015ko uzt. 29a, 10:09

Elorriotik Kanpazarrera egindako bizikleta martxagaz hasiko dute San Inazio eguna, uztailaren 31n. HItzordua 11:00etan egin dute Gernikako Arbola plazan. Trikitilariek berotuko dute giroa eta luntxa ere egongo da parte hartuko duten guztientzat.

Ondoren, bazkaria eta Doke Txapelketa izango dituzte Kanpazarrera hurreratuko dutenek. Bazkalosterako, berriz, erromeria antolatu dute. Kaixo plaza taldeak alaituko du arratsaldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!