Gaztetxeko futbito lehiaketa hasiko da gaur

Anboto 2015ko uzt. 17a, 12:44
Parte-hartzaile eta ikusle ugari izaten ditu urtero kale futbito txapelketak.

Gaur eta bihar egingo dute Elorrioko gaztetxeak antolatzen duen kale futbol txapelketa. Ekimenak hamar urte bete ditu aurten, eta txapelketan sortu izan den lehiakortasunari aurre egin eta berdintasuna bultzatzeko helburuagaz, aurten, norbanako izen-ematea egin dute, eta zozketa bidez osatu dituzte taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!