Ziortza Isasi bosgarren pistako Europako txapelketan

Anboto 2015ko uzt. 17a, 09:40
Ziortza Isasi ezkerrean Atenaseko belodromoan

Atenasen taldekako jazarpen proban parte hartu du Ane Iriarte, Irene Usabiaga eta Sheyla Gutierrezegaz batera.

Ziortza Isasi elorriarrak pistako Europako txapelketan parte hartu du Atenasen (Grezia) Espainiako selekzioagaz. Martitzenean 23 urtez azpiko taldekako jazarpen proban (lauko taldean erreleboka) aritu zen bere taldekideekin batera eta bosgarren amaitzea lortu zuten honako denboragaz: 4.41.487. Salvador Meliá hautatzaileak emaitza ona dela adierazi du: “Taldekako proben helburua Espainiako errekorren bueltan ibiltzea zen, eta nesketan denbora horretatik oso gertu ibili gara. Beraz, pozik egon behar dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!