Erdella Eguna izango dute zapatuan

Anboto 2015ko uzt. 10a, 11:02

Erdella Eguna izango dute, bihar, Elorrion. 09:00etan, Erdella mendira igoko dira, eta, bueltan, herriko plazan jarraituko du jai egunak. 11:00etatik aurrera, adibidez, eskalada horma eta ohe elastikoak egongo dira. Triki-poteoaren ostean, herri bazkarian batuko dira, eta, 18:00etarako, umeentzako antzerkia prestatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!