Berrio-Otxoa eguna ospatuko dute bihar, zapatua

Anboto 2015ko uzt. 3a, 09:20

Herriko patroiaren eguna ospatuko dute bihar, Elorrion: Berrio-Otxoa eguna. 08:00etan ekingo diete udalak eta hainbat elkartek antolatutako egitarauari, herriko ermitak zeharkatuko dituen ibilbide bategaz. 12:00etan, meza nagusia emango dute, basilikan, eta, 13:00etan, luntxa eskainiko dute Berrio-Otxoa kalean, jai giroan murgiltzeko.


Arratsaldean jarraituko du jaiak, batez ere musika ekitaldiekin. 18:30ean, Trikitilari Gazteen Elorrioko II. Txapelketa jokatuko dute, eta, 20:00etan, orfeoiak kontzertua emango du, Santa Anako kaperan. Gauez, Musikaire jaialdiko kontzertuagaz amaituko dute Elorrioko patroiaren eguna. Tola jauregian joko du Annie B Sweet abeslari espainiarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!