Azoka kulturala egiteagaz batera, udan murgilduko dira elorriarrak

Anboto 2015ko eka. 26a, 09:41

XV. Azoka Kulturala egingo dute, bihar, Elorrion, antzinako objektuen bildumazaleen gozamenerako. Izan ere, alde batetik, auto eta motor zaharren erakusketa egongo da, eta, bestetik, numismatika eta filatelia arloko gaien salmenta. 10:00etan hasiko da azoka, eta 14:30era arte iraungo du. Agustin Urizar antolatzailearen esanetan, 25 bat auto zahar eta hogei bat postu ipiniko dituzte plazan eta inguruetan.

Azokagaz Elorrioko Udak egitarauan murgilduko dira elorriarrak. Musikaire festibala, uztailaren 4ko Berrio-
Otxoa Eguna eta hilaren 5eko azoka ekologikoa izango dituzte, adibidez. Turistentzako ibilbideak ere prestatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!