Urquijok Elorrioko alkatearen adierazpenak Entzutegi Nazionalaren esku utzi ditu

Anboto 2015ko eka. 23a, 09:53

Carlos Urquijo, Espainiako Gobernuaren ordezkariak Entzutegi Nazionaleko fiskal buruaren esku utzi ditu Idoia Buruaga (EH Bildu) Elorrioko alkatearen izendapen eguneko adierazpenak. Ekainaren 13ko udalbatzarrean Buruagak presoen inguruan egin zituen adierazpenekin "terrorismoa goratu" zuelakoan eman du pauso hau Urquijok. Buruagak azaldu duenez, auzia komunikabideen bidez ezagutu du, eta ez du ezelango jakinarazpen ofizialik jaso. Era berean, "lasai" dagoela adierazi du, eta ez duela uste auziak aurrera egingo duenik. 

Kargu hartze ekitaldiko hitzaldian, Elorrioko presoak gogoan hartu zituen Buruagak, eta besarkada bero bat eskaini zien.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!