Tximitxarte kontsumo taldea aurkeztuko dute gaur, Iturrin

Anboto 2015ko eka. 22a, 11:33

Bertoko eta sasoian-sasoiko produktuak bideratzeko Tximitxarte kontsumo taldea aurkeztuko dute, gaur, Iturri kultur etxean. Iñigo Arruabarrena elorriarrak emango duen hitzaldia 19:30ean hasiko da.

Tximitxarte kontsumo taldea zer den azalduko dute, zelan funtzionatzen duen. Arruabarrenak argitu duenez, "nortzuk garen eta nondik gatozen azalduko dugu". Kontsumo talde horretan sartzeko beharrezko informazioa ere emango dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!