Moreno, Herrero eta Ugarriza absolbitu dituzte

Anboto 2015ko eka. 19a, 10:14

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Niko Moreno, Josu Herrero eta Rita Ugarriza absolbitu egin ditu. 2010eko martxoko udalbatzarrean atxiloketa baten inguruko mozio bat lantzen zebiltzan, eta herritar ugari bertaratu ziren. Horien artetik “faxista” deitu ziotela eta iraindu egin zutela salatu zuen Mari Carmen Muñoz orduko PSE-EEko zinegotziak. Salaketaren arabera, Josu Herrero eta Rita Ugarriza ziren horietako bi. Niko Moreno zen orduko alkatea, eta sortu zen egoera hura saihestu ez izana leporatzen zioten.


Zigor eskaerak
Akusazioak eta fiskalak launa urteko kartzela zigorra eskatu zuten Herrerorentzat eta Ugarrizarentzat, eta urte bikoa Morenorentzat. Joan zen astean egin zuten epaiketa, eta epaileak hirurak absolbitzea erabaki du. Eguaztenean eman zuten epaiaren berri.

Epaiketa otsailean hasi behar zen, baina azken orduan grabazio bat aurkeztu zuen akusazioak, eta horrek atzerapena ekarri zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!