Elorrion Errugbi Eguna ospatuko dute zapatuan

Anboto 2015ko eka. 18a, 10:01
Iazko Errugbi Eguna (Argazkia: Elorrioko Rugby Taldearen Facebook kontua)

Elorrio Rugby Taldeak VIII. Errugbi Eguna antolatu du zapaturako. 11:30ean, errugbi zelaian batuko dira, eta umeei rugby tag izeneko modalitatean parte hartzeko aukera eskainiko diete. Durangoko eta Elorrioko errugbi eskolako gazteak ariko dira, baina ekimena errugbia probatu gura duten guztiei zabalik dago. Errugbia sustatzea da helburuetako bat.


Ondoren, bertan bazkalduko dute. 15:30ean, nagusien txanda izango da, eta kuadrillek rugby tag modalitateko torneoa jokatuko dute.

Urteroko ohiturari eutsiz, herri afariagaz amaituko dute zapatuko jaieguna, 21:00etan, plazako pilotalekuan. Aurten postre lehiaketa bat ere antolatu dute. Afalostean, sari banaketak eta errifaren zozketa egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!