Aldapabeitia eraikina berrituko du udalak

Anboto 2015ko eka. 17a, 12:16

Aldapebeitia jauregia zaharberrituko du udalak, estalkiak konpontzeko eta hormak sendotzeko helburuz. Obra egiteko lehiaketa zabaldu dute, ekain hasieran egindako gobernu batzarrean horrela erabakita.


Era horretan, eraikuntza enpresek ekainaren 26ra arte edukiko dute euren proposamenak aurkezteko aukera. Momentuz, 268.000 euroko aurrekontua dauka gordeta Elorrioko Udalak egitasmo honetarako.

Balio handikoa
Udalaren arabera, Urarka kalean dagoen Aldapebeitia eraikina balio handikoa da arkitektura eta kultura ikuspuntuetatik. Bere historian hainbat funtzio eduki ditu: udaletxea, osasun etxea, ikastetxea eta gaztetxea izana da.

Bost hilabetez
Obra egiteko enpresa aukeratuko dute lehenik, eta egitasmoaren diseinua zehaztuko dute ostean. Hortik aurrera, enpresak bost hilabeteko epea edukiko du lanak hasi eta amaitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!