Kalean Day eguna antolatuko dute herriko plazan

Anboto 2015ko mai. 20a, 12:16

Elorrioko Lourdesko Ama eta Maria Bitarteko ikastetxeek, eta Durangoko Maristak ikastetxeak antolatuta, Kalean Day eguna ospatuko dute, bihar, Herriko plazan. 10:30etik 14:00etara bitartean ekintza ugaritan parte hartzeko aukera eskainiko dute: aurpegiak margotuko dituzte, Twisterrean jolastuko dira, herri kirolak egongo dira, sentsibilizazio jolasak izango dituzte... Gainera, Xaibor DJaren musikagaz dantzarako aukera ere egongo da.


Ikastetxeetako kideez gainera, herritar guztiei bertan parte hartzeko gonbita egin diete. Lourdesko Ama ikastetxeko ortuko eta oilategiko produktuekin otzara bat prestatu dute, eta zozketa bat egingo dute errifan parte hartzera animatzen direnen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!