'Sahararen gatazka 3000 hitz baino gutxiagotan' komikia aurkeztuko dute

Anboto 2015ko mai. 19a, 17:01

Lajwad elkarteak, Txintxirri ikastolak eta institutuak sahararen aldeko merkatu txikia antolatu dute eguen arratsalderako. Bertan, Sahararen gatazka 3000 hitz baino gutxiagotan komikia aurkeztuko dute.

Ipuin kontalariak, henna txokoa eta erakusketa egongo dira egueneko merkatu txikian (17:00etatik aurrera, plazan). Gainera, Sahararen gatazka 3000 hitz baino gutxiagotan komikia aurkeztuko dute; elorriarren artean euskaratu eta argitaratu dute liburua.

Bestalde, datorren martitzenean Ahmed Ettanji kazetari Saharar gazteak Mendebaldeko Saharako egoeraz berbaldia eskainiko du. Equipo Mediatico hadabideko kidea da Ettanji, eta 19:00etatik aurrera egongo da Portalekua tabernan. Portalekuak, Euskal Fondoak eta Lajwadek bultzatu dute berbaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!