500 euroko saria Ferixa Nausikoetako kartel lehiaketan

Anboto 2015ko mai. 18a, 15:40

Martxan dago Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartela egiteko lehiaketa. Udalak 500 euroko saria ipini du jokoan, eta kartel egileek maiatzaren 30era arteko epea daukate euren lanak aurkezteko. Ekainaren 23an jakinaraziko dute zeinek irabazi duen.


Kartel guztiak ekainaren 3tik 20ra bitartean ikusgai egongo dira Iturrin, eta herritarrek botoa emateko aukera edukiko dute. Gero, epaimahai tekniko batek hartuko du azken erabakia, herritarren iritzia kontuan hartuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!