Kontu Publikoen Epaitegiak Elorrioko diru kontuak babestu ditu

Anboto 2015ko mai. 12a, 14:29

Kontu Publikoen Euskal Epaitegiak Elorrioko Udalaren diru kontu orokorrak babestu ditu, udalak berak bidalitako prentsa oharraren arabera. Epaitegi horrek Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako udal guztien kontuak aztertu ditu txosten batean, baita 2012an ezarritako baldintzak bete dituzten ala ez.

 “Elorriokoa izan da 2012an eskatutako alderdi guztiak bete dituen Durangaldeko udal bakarra”, udaleko ordezkariek adierazi dutenez. Gainera, gabeziarik erakutsi ez duten udalak  37 izan direla esan dute, aztertutakoen %14,8 bakarrik. Horregatik, emaitzaren garrantzi positiboa nabarmendu du Elorrioko Udalak, eta aurrera eroandako kudeaketaren isla dela uste du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!