Euskal selekzioaren mendeurrena dela eta, erakusketa ipini dute Elorrion

Anboto 2015ko mai. 12a, 12:13

1915ean jantzi zen aurreneko aldiz euskal futbol selekzioaren elastikoa eta, mendeurren hori ospatzeko ‘Ametsen bila’ izeneko erakusketa antolatu dute. Euskal Herri osotik dabilen erakusketa ibiltaria Elorrioko Iturri kultur etxean ikusi daiteke egunotan.


1915eko urtarrilaren 3an Bilboko San Mamés estadioan Kataluniaren aurka jokatutako lehen partidatik abiatu eta gure egunotara iristen da erakusketaren edukia. Guztira 100 artikulu baino gehiago ikusi daitezke: elastikoak eta jantziak, federazioaren banderatxoak, baloiak, Athletic, Erreal edo Eibar taldeetako joakalrien botak eta eskularruak, San Mames futbol zelaiaren maketa, argitalpenak, argazkiak, epaileen banderatxoak…
Entrenatzaileei eskainitako gune bat ere badago. Gune horretan 1937ko selekzioko jokalarien izenekin 11 aulki daude eta askotariko dokumentalak eskaintzen dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!