Udal hauteskundeak 2015

Herritarren galderak erantzungo dituzte EH Bilduren 'Hartu Hitza' jardunaldian

Anboto 2015ko mai. 12a, 10:24

Maiatzaren 19an burutuko dute jardunaldia Arriolan, 19:30etik aurrera. Bertarako galderak bidaltzeko aukerak zabaldu ditu EH Bildu koalizioak.

Elorrioko EH Bilduk prentsa ohar bidez azaldu duenez, "herritarrek EH Bilduren herri-programarekiko dituzten zalantzak argitzea eta datorren legegintzaldira begira, herritarrei ahotsa emateko bide berriak lantzen hastea" dira Hartu Hitza jardunaldiaren helburuak. Herritarrak protagonista izango diren herri bat gura du koalizioak, eta udal ordezkariak bizilagunengandik gertu egotea ere bai.

Galderak egiteko, hainbat modu eskaini dituzte: www.ehbildu.eus webgunea, hartuhitza@ehbilduelorrio.eus helbide elektronikoa, 639 930 964 telefonoa, Appgree aplikazioa, herriko hainbat komertziotan ipinitako postontziak eta 19an bertan jardunaldian zehar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!