Udal hauteskundeak 2015

Idoia Buruaga izango da Elorrioko EH Bilduren alkategaia

Anboto 2015ko api. 14a, 21:04
EH Bilduko zerrenda Arriolan egin duten aurkezpenean.

"Alderdikeriak alde batera utzita" eta elkarlana bilatuz lan egin gura dutela azaldu dute EH Bilduko kideek hautagaien aurkezpenean. Azken lau urteetan Bilduko zinegotzi izan diren Idoia Buruaga eta Jon Ander Garcia dira hautagaitzako bi lehenak. Izen berriek osotzen dute taldea: "zerrenda gaztea, gaitua eta herrian mugitu dena" aurkeztu gura izan dute.

Zerrendako kideek Elorrion duten inplikazio soziala nabarmendu du EH Bilduk hautagaitzaren aurkezpenean. "Desberdinen artean jarduteko konpromisoa" dutela, eta horrela lan egin gura dutela azpimarratu dute: "Azken lau urteotan aukera gutxi izan dugu gure proposamenak aurrera eroateko, eta faltan bota dugun elkarlanean lan egin gura dugu". Herritarrei entzuteko eta herritarrekin lan egiteko prest egongo direla azaldu dute.

Eh Bildu egitura berri bat sortzen dabilela esan dute Arriolan egindako aurkezpenean. "Fronte zabala eta irekia" aurkeztu gura izan dute, eta herri programa herritarren partaidetzarekin bideratzen dabiltzala gogoratu dute.

Domekan, hautagaitzaren aurkezpen soziala egingo dute Errekakalen daukaten lokalean. 13:00ean hasita, mitin bako ekitaldi bat izango dela azaldu dute, eta hautagaiekin berba egiteko eta mokadu bat jateko aukera egongo dela aurreratu dute.

Zerrenda osoa:

1- Idoia Buruaga Barcena

2- Jon Ander Gracia Upategi

3- Dani Palacios Saenz

4- Maitane Lopez Rivas

5- Xabier Dominguez Lopez de Lacalle

6- Aratxe Uriarte Muruaga

7- Txus Arrieta Barinagaerrementeria

8- Lourdes Basterretxea Kerexeta

9- Belen Gamboa Aguirre

10- Rober Aizpitarte Alberdi

11- Izaskun Agirre Arruabarrena

12- Periko Berrueta Sanz de Galdeano

13- Nere Merino Beitia

14- Alfredo Urien Irisarri

15- Nerea Lazkano Iturralde

16- Aitor Apaolaza Salterain

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!