BAFTA sari bi jaso ditu Irune Gurtubai elorriarraren filmak

Anboto 2015ko api. 10a, 15:02

BAFTA zinema jaialdian sari bi eman dizkiote Irune Gurtubai elorriarrak eta Ben Sharrock kideak egindako Patata tortilla filmari; dramarik eta gidoirik onenarenak.

Euskal Herrian grabaturiko lana da Gurtubai eta Sharrock-en Patata tortilla, krisi ekonomiko betean harremanari eusteko bikote baten bizipenak kontatzen dituena.

Glasgow hirian egindako sari banaketa ekitaldian banatu zituzten BAFTA sariak, atzo.

Duela bi urte elkarrizketa eskaini zion Irune Gurtubaik Anboto astekariari.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!