Komun publikoa ipiniko dute Nizeto Urkizun

Anboto 2015ko api. 10a, 14:17

Udalak komun publiko bat ipiniko du Nizeto Urkizu kaleko aparkalekuan. Erabiltzailea joan ostean, bere kabuz garbitzen den komun horietako bat izango da, udaletik prentsa ohar bidez azaldu dutenez. Gainera, kanpoan hiru pixatoki edukiko ditu.


49.700 euro erabiliko dituzte inbertsioa egiteko, eta Lorke Systems enpresak edukiko du instalazioaren ardura. Obrak ez du hilabete baino gehiago iraungo, udaleko ordezkariek azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!