Eleizaldeko igerilekuetako konponketa lanak hasi dituzte

Anboto 2015ko api. 7a, 10:26

Urtarrilaren amaieran egondako euriteek ponpen txabola eta aldagelak kaltetu zituen, eta 100.000 euro gastatu beharko dituzte konponketetan. Ekainaren 15ean zabaldu hasi gura dute igerilekuen denboraldia.

Ekaitz huraren ondorioz, kutxatilek gainezka egin zuten, urak hodien ahalemena gainditu zuelako, eta galdaren gela eta aldagelak urez bete zituzen. Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, konponketa lanez gainera, datozen hileotan kirolgunerako sarbidea zabalduko dute, eta 1.000 metro karratuko aidialdi gune berria egokituko dute.

Elorrioko Udalak ekainaren 15ean zabaldu gura ditu kanpoko igerilekuak. Jakinarazi dutenez, laster egingo dute igerilekuen kudeaketarako deialdia. Esleipena lortzen duen enpresak, harrera, garbiketa, sorospena, mantentze-lanak eta tabernaren kudeaketaz arduratuko da, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!