Udal hauteskundeak 2015

EH Bilduk 50 lagunekin jardunaldia egin du Elorrion

Anboto 2015ko mar. 27a, 11:15

Elorrioko EH Bilduk Zurea da hitza jardunaldia egin zuen eguaztenean, Arriolan, 50 lagunen parte-hartzeagaz.

Azken asteetan egindako batzarretan irtendako ideiak adosten eta osatzen ibili ziren jardunaldian, bost taldetan banatuta: Gizarte arloa, Hezkuntza eta Berdintasuna, Kirola eta Euskara, Hirigintza eta Auzoak, eta Kultura eta Turismoa. “Herritarren parte-hartzea da gure indargunerik nagusiena, eta hori agerian geratu beste behin”, esan dute balorazioan. Pentsamendu ezberdinetakoen artean lantzea izan da EH Bilduren asmoa, azaldu dutenez.

Orain, lanketaren azken fasean sartuko da koalizioa, beste batzar erronda bat egin, eta behin betiko hauteskunde programa osatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!