Udal hauteskundeak 2015

Elorrioko EAJk hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Anboto 2015ko mar. 25a, 10:32

Joseba Mujika alkatetzarako hautagaiak agerraldia egin zuen zerrendako beste kideekin eta Ana Otadui egungo alkate eta Batzar Nagusietarako hautagaiarekin. Elorrioko EAJren zerrenda lan eta ideologia aldetik profil anitzekoa dela nabarmendu zuten.

Joseba Mujikak nabarmendu duenez, "gizartearen islada ezin hobea den pertsona taldea" da Elorrioko EAJk hauteskundeetara aurkeztuko dutena: "Denetarik daukagu; abokatuak, irakasleak, autonomiak, injeneriak... gure taldean Eusko Legebiltzarreko lehendakari ohi bat daukagu, eta baita itsasontziko kapitain bat ere. Baita ere langabezian dauden pertsonak eta erretiratuak ere". Tartean, EAJn afiliatu bako pertsonak ere badaudela azaldu du alkategaiak, "pertsona horiek begirada osagarria eta aberasgarria eman dezaketelako".

EAJren erronkak

Datozen urteetarako "indar gehiagogaz" lan egitea eskatzen duten gaiak daudela azaldu du Joseba Mujikak: "enplegua sortzea, ekonomia berrindartzea eta elorriarren bizitza kaltatea hobetuko duten erabilera publikoko espazio berriak".

Azken lau urteeta bezala, datozen lau urteetan alkatzetza lortzeko segurtasunaz mintzatu dira bai Ana Otadui eta baita Joseba Mujika ere. "Berriro ere guguan konfiantza izan dezazuela eskatzeko aurkezten gara. Durela lau urte hasi genuen lanarekin jarraitu gura dugu. Eta ilusio gehiagorekin, ahal bada.". Azken legegintzaldiari buruzko balorazioa ere egin du Mujikak: "Ahalegina egin dugu garden izateko eta herritarren ahotsari lekua uzteko, partaidetzan oinarritutako prozesuen bitartez. Entzun, jasotakoa kontuan hartu eta horren arabera lan egin dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!