Urtero legez, Peine hiriko ikasle talde batekin elkartrukea egin dute Elorrioko Institutukoek

Anboto 2015ko mar. 17a, 09:00

Hogei ikasle eta bi irakasle etorri dira, astebete Elorrion igarotzeko asmoz. Joan zen ostegunean iritsi ziren Euskal Herrira, baina harrera ofiziala atzo egin zioten herriko udaletxean.

Urteroko ohiturarekin jarraituz, Alemaniako Peine hiriko ikasle talde bat Elorrion da egun hauetan. Elkartrukea egiten dute bi ikastetxeek, eta ikasle alemaniarrak izan dira lehenak trukeko ikastetxea bisitatzen.

Ostegunean Loiuko aireportura iritsi zirenetik, hainbat jarduera egiten ari dira. Gaur, Bilbo ikusteko aukera izango dute, eta bihar euskal dantzak ikasi ahal izango dituzte, beste beste. Astea ekintzaz josita daukatenez, ez dute aspertzeko denborarik izango.

Hauek bueltatzean, Elorrioko gazteek izango dute aukera Peinen beste astebetez gozatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!